Eusko Jaurlaritza eta blockchain. Lehenengo urratsak.

EJIE-k (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) 30.000 euroko lizitazio bat atera du blockchain sistemaren erabileraren proiektu pilotu bat egiteko. Proiektu horren bitartez Eusko Jaurlaritzarekin lan egiten duten Kontratisten Erregistroa sistema berri honekin kudeatuko da.
blockchain Zehaztapen dokumentuan agertzen den moduan proiektu hau Zaintza Teknologiko prozesutik eratorritako ekintzen artean sartzen da. 2017. urteko lehenengo seihilekoan blockchain teknologiari buruzko kontzeptu froga (PoC) bat egin da gai honi buruz ikasteko asmoarekin. Froga horretan langileen karrera planak kudeatzeko erabiltzen den Kudos aplikazioa erabili zen eta 20 pertsonak, beraien borondatez, hartu zuten parte.

Kontzeptu frogaren ondoren gai hau martxan dagoen beste aplikazio batzutan aplikatu dezaketela ikusi dute arduradunek eta horregatik ipiniko da martxan Kontratisten Erregistroan. Horretarako Ethereum plataforma erabiliko dute.

Utzi iruzkina